Leihotikan taldeak 30 urteak ospatuko ditu Iruñeko Indara aretoko oholtza gainean. Sodade taldearekin batera izango dira kontzertuan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak hamabi euroan eskuratu daitezke.
Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin eta Nafarroako Liburutegiarekin batera, MO. Behi euskaldun baten memoriak liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du. Iruñeko Nafarroako Liburutegian maiatzaren 10era bitarte dago ikusgai. MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |