Eneko Garcia eta Danel Pascual ordu betez beren ikuspuntua emango dute aktualitateko zein pop kulturako hainbat alderdiren inguruan. Modu umoretsu eta arinean arituko dira zuzeneko Flop Kultura podcastaren saio honetan ere. Arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan.
Oskar Alegria zinemagilearen Zinzindurrunkarratz filma pantailaratuko dute Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da proiekzioa eta Alegria bera izango da han.
Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin eta Nafarroako Liburutegiarekin batera, MO. Behi euskaldun baten memoriak liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du. Iruñeko Nafarroako Liburutegian maiatzaren 10era bitarte dago ikusgai. MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |