Ainara Unanua ipuin kontalariak 'Liburu barneko haizeak' ipuin-kontakizuna egingo du Atarrabiako kultur etxean arratsaldeko 18:00etan, lau urtetik gorako txikientzat.
Euskaldunon Biltokik 'Menopausia, emakumeen bigarren udaberria' hitzaldia antolatu du. Amaia Ariztegi soziologo eta sexologoak gidatuko du. Arratsaldeko 19:00etan, elkartean.
Juantxo Urdiroz idazlearen gidaritzapean Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua izango dute mintzagai. Arratsaldeko 19:00etan, Sanduzelaiko liburutegian.
Zaldikok ostegunetan musika emanaldiak antolatzen ditu eta oraingo honetan Peru Galbete eta Mahl Kobat izango dira elkartean arituko diren musikariak.