Matalazen Infiltrats dokumentala pantailaratuko dute, arratsaldeko 19:00etan. 2020aren hasieran, eta bi urte baino gehiagoz, Polizia Nazionaleko gutxienez lau agente Kataluniako zenbait gizarte-mugimendutan infiltratu ziren. Avilako Polizia Eskolaren 33. promozioko kide dira eta Informazioko Komisaria Nagusiaren agindupean jarduten dute. Dokumentalak polizien modus operandi eta patroiak azaltzen ditu, eta haien infiltrazioa deskubritzeko funtsezko akats batzuk erakusten ditu.
Orain arte egindakoarekin hautsi eta bere alde pertsonalena islatu du disko honetan Bnegok. Artistak, bere jatorri euskaldunaz harro, Belharra bezalako sinbolo bat aukeratu du lan hau izendatzeko. Belharra Urruñan sortzen den olatu erraldoia da eta fenomeno hau ez da ohikoa. Artistarentzat olatu izugarri honek aurrera jarraitze hori islatzen du, dena atzean utziz. Arratsaldeko 21:45ean, Indaran izango da Bengo Belharra aurkezten. Gainera, Kiliki Frexkorekin batera izango da, dj-set bat izango delako bere eskutik.