Asteartea, urtarrilak 21



18:00

Anastasini zirkua

Arturo Kanpion euskaltegia, Iruñea | Liburu aurkezpena

Anastasini zirkua ondu dute Miren Amuriza idazleak eta Malen Amenabar ilustratzaileak. 1936ko uztailean iritsi zen Anastasini zirkua Lodosara. Jatorriz italiarrak ziren arren, Afrikako iparraldetik sartu ziren penintsulan gora, eta bertakoak ziren, Ceutakoak, konpainiarekin zihoazen laguntzaileetako asko. Emankizun bakarra eskaini zuten; zirkuko kide gehienak fusilatu zituzten eta beren material eta animalia guztiak geratu ziren bertan behera. Arratsaldeko 18:00etan IKA Arturo Campion Euskaltegian aurkeztuko dute liburua eta 19:30ean Karrikirin.

Anastasini zirkua Arturo Kanpion euskaltegia

Anastasini zirkua ondu dute Miren Amuriza idazleak eta Malen Amenabar ilustratzaileak.

1936ko uztailean iritsi zen Anastasini zirkua Lodosara. Jatorriz italiarrak ziren arren, Afrikako iparraldetik sartu ziren penintsulan gora, eta bertakoak ziren, Ceutakoak, konpainiarekin zihoazen laguntzaileetako asko. Emankizun bakarra eskaini zuten; zirkuko kide gehienak fusilatu zituzten eta beren material eta animalia guztiak geratu ziren bertan behera.

Arratsaldeko 18:00etan IKA Arturo Campion Euskaltegian aurkeztuko dute liburua eta 19:30ean Karrikirin.


19:00

Ai, hau pena nik!

Civivox Kondestable, Iruñea | Dokumentala

Kondestablearen Jauregian, arratsaldeko 19:00etan Ai, hau pena nik! dokumentala pantailartauko dute. Nafar Ateneoak antolatuta, Iruñeko Udaletxearekin lankidetzan herrietako hizkera berreskuratzea helburu duen filma emango dute. Jose Luis Erdozia zuzendariaren hitzetan, “Etxarrikoa bereziki, kasu honetan, toka eta noka; emakumeek beraien artean nola egiten zuten, gizonak emakumeekin, baita gizonak haien artean ere… Noka, hitanoa, lokutiboa”. Filma gerra osteko garaian girotuta dago, Sakanan, 1940. edo 1950. hamarkadatan.

Ai, hau pena nik! Civivox Kondestable

Kondestablearen Jauregian, arratsaldeko 19:00etan Ai, hau pena nik! dokumentala pantailartauko dute. Nafar Ateneoak antolatuta, Iruñeko Udaletxearekin lankidetzan herrietako hizkera berreskuratzea helburu duen filma emango dute.

Jose Luis Erdozia zuzendariaren hitzetan, “Etxarrikoa bereziki, kasu honetan, toka eta noka; emakumeek beraien artean nola egiten zuten, gizonak emakumeekin, baita gizonak haien artean ere… Noka, hitanoa, lokutiboa”.

Filma gerra osteko garaian girotuta dago, Sakanan, 1940. edo 1950. hamarkadatan.


09:00

Erakusketa: 'Liburuaren arbola'

Hizkuntza Eskola, Iruñea | Erakusketa

Liburuaren arbola erakusketa ikusgai dago Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Areto Nagusian. Gorka Arresek sortu du, eta liburua zer den ulertzeko eta haren garrantzia azpimarratzeko diseinatu du. Liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Urtarrilaren 23ra bitartean ikusgai, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, eta 20an, Arresek bisita gidatua egingo du arratsaldeko 17:30ean.

Erakusketa: 'Liburuaren arbola' Hizkuntza Eskola

Liburuaren arbola erakusketa ikusgai dago Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Areto Nagusian. Gorka Arresek sortu du, eta liburua zer den ulertzeko eta haren garrantzia azpimarratzeko diseinatu du. Liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia.

Urtarrilaren 23ra bitartean ikusgai, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, eta 20an, Arresek bisita gidatua egingo du arratsaldeko 17:30ean.


18:00

Hikastaroa, hika ikastaroa

Euskaldunon Biltoki (Txantrea), Iruñea | Ikastaroa

Txantreako Euskaldunon Biltokik hika ikasteko ikastaro praktikoa antolatu du. Fernando Rey izanen da irakasle, asteartero, urtarrilaren 14tik 28ra eta otsailaren 11tik 25era. 12 ordu izanen dira guztira, 18:00-20:00 ordutegian eta ikastaroak 40 euroko prezioa du. 699612124 telefonoan eman daiteke izena.

Hikastaroa, hika ikastaroa Euskaldunon Biltoki (Txantrea)

Txantreako Euskaldunon Biltokik hika ikasteko ikastaro praktikoa antolatu du. Fernando Rey izanen da irakasle, asteartero, urtarrilaren 14tik 28ra eta otsailaren 11tik 25era. 12 ordu izanen dira guztira, 18:00-20:00 ordutegian eta ikastaroak 40 euroko prezioa du.

699612124 telefonoan eman daiteke izena.


19:00

(H)ilbeltza, nobela beltzaren astea

Baztan, Nafarroa | Jaialdia

Euskal nobela beltzaren astea ospatuko dute hamaikagarrenez Baztanen. Liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak eta kultur ekitaldiak antolatu dituzte.

(H)ilbeltza, nobela beltzaren astea Baztan

Euskal nobela beltzaren astea ospatuko dute hamaikagarrenez Baztanen. Liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak eta kultur ekitaldiak antolatu dituzte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»