Elssie Salvadorrek txikientzako mitologia ikuskizuna taularatuko du Sarrigureneko Oihanburu aretoan. Kar-kar zuhaitz batean bizi den pertsonaia eta mendi euskaldunetan bizi diren bestelako pertsonaien istorio mordoak kontatuko dituzte. Arratsaldeko 18:00etan, aldez aurretik izena emanda.
Atarrabiako Etxebeltza elkarteak 45 urte bete ditu eta urtemuga dela eta, Etxebeltzak bere historiaren lekotasun eta irudiak bildu ditu Etxebeltza, 45 urteko historia dokumentalean. Atarrabiako Kultur Etxean estreinatuko dute, doan, arratsaldeko 19:00etan.
Dantzaz Konpainiak eta Txikota ekoiztetxeak elkarlanean sortutako esperientzia da 'Itsasmina' emanaldia. Dokumentala eta dantza garaikidea uztartuko ditu. Zizur Nagusiko Kultur Etxean taularatuko da, arratsaldeko zortzietan. Getariako portuko iragana eta oraina erretratatu ditu Beñat Gerekak dokumentalean. Tradizioa, sustraiak eta mundu garaikidea uztartzen dira beraz Itsasmina esperientzian. Zazpi dantzariren mugimenduak aretoan eta itsaso-tradizioak pantailan.