Ardo dastaketa musikatua antolatu dute Zaldiko Maldikon. Mikel Inun eta Sergio Mayoral arduratuko dira musikaz. Jarduera 12:30ean hasiko da eta doakoa da.
Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. 16:00 eta 18:30ean izango dira emanaldiak. Zizur Nagusiko pilotalekuan, sarrerak zortzi euroan.
Kukai dantza taldeak Gelajauziak ikuskizuna egingo du doan Udal plazan, arratsaldeko 18:00etan.
Patxo Telleriak, Adrian Garcia de los ojosek eta Maider Lopezek Mikel Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik landuko dute antzerkia eta musika uztartuz. Arratsaldeko 19:30ean Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak hamabi euroan.
Txantreako konpartsak 'Amalurra' ikuskizuna sortu du eta bi emanaldi egingo dituzte Barañaingo Entzunaretoan. Arratsaldeko 18:00etan da euskarazko emanaldia eta sarrerak hamabi euroan eskuratu daitezke.
Abendua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |