Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizara joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea. Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu…Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak? Arratsaldeko 16:30ean izango da lehenengo emanaldia eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak zortzi euroan eskuratu daitezke.
“Iruñeko bihotzera” ekarri dute aurten jaialdia. Ostiralean zein larunbatean arratsaldeko 17:00etan zabalduko dituzte ateak. Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak izango dira oholtza gainean ostiralean. Larunbatean berriz, The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma.