kuskizuna, Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak ekoitzi du eta Iruñeko Udalak sustatu. Mikel Tabernak idatzi zuen testua eta Ihitz Iriart da erregentea. Antzerkia, musika, kantua eta dantza uztartzen dituen euskarazko lana da, XX. mendearen lehen herenean euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko giltzarri izan zen Julia Fernandez Zabaleta irakaslearen omenez. Burgoen plazan taularatuko dute oraingoan, 11:00etan. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak Kondestablen eskuratu daitezke.
Txoznagunean ostiralean gazte eguna antolatu dute eta 23:00etatik aurrera Baizera! Alarma Morea eta Dupla izanen dira. Larunbatean feministon egunean, Los Tritus, Jon Koldo Gudariak eta DJ Pezon izango dira kontzertuak. Atarrabiako Gazte Asanbladak antolatuta, Katxoperiako aterpean 23:30ean abiatuko dira kontzertuak. Ostiralean, La Txama, Lexcrazy eta Atenenas izango dira oholtza gainean.