Nahiak Kantata kontzertuan 14 pieza zuzenduko ditu Iñigo Casalík eta gaurkotasun handiko gaiak dira bertan balioesten direnak. Nafarroako Ganbera Abesbatza, Atarrabia Abesbatza, Paz de Ziganda Helduen Abesbatza eta San Andres Abesbatza izango dira Baluarteko oholtzan kantan. Arratsaldeko 20:00etan izango da kontzertua eta sarrerek hamabost euro balio dute.
Irailaren 6tik 29ra izango da XV. Nafarroako Komiki Azoka. Gainera, Nafarroako Komiki Aretoak haren 15 urtemuga ospatuko du sorpresaz beteriko edizioarekin. Hamarnaka jarduera izanen dira ekimen honetan, publiko guztientzat: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntzak, topaketak artistekin, liburu-sinatzeak, erakusleihoak, auto-edizio eta bigarren eskuko azokak… Programa 12 erakusketekin osatzen da. Kontsultatu hemen egitarau osoa.