Miguel Angel Asiainek ibilaldi gidatua egingo du Iruñeko Alde Zaharrean. Iruñea erromatarra eta baskoia izango ditu hizpide ibilaldian. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da, Artzapezpiku plazatik.
Desde Extremadura al euskera izenburupean emango du hitzaldia Jon Maia bertsolariak. Identitatea, hizkuntza eta barne-bidaia baten kronika egingo du Maiak. Arratsaldeko 18:30ean izango da saioa, Berriozarko erretiratuen klubean.
Komiki Azokaren baitan, Egun bat Beti Berdin tabernan komikia aurkeztuko du Asier Iturralde Gastonek. Beti Berdin tabernan urteetan zehar sortutako pertsonaiak eta pasarteak biltzen ditu. Taberna baten egunerokotasuna, istorio txiki autobukatuetan kontatua, beti umorez eta zinismo ukitu batekin. Arratsaldeko 19:00etan, Laban, Mikel Begoñak moderatuta.
Irailaren 6tik 29ra izango da XV. Nafarroako Komiki Azoka. Gainera, Nafarroako Komiki Aretoak haren 15 urtemuga ospatuko du sorpresaz beteriko edizioarekin. Hamarnaka jarduera izanen dira ekimen honetan, publiko guztientzat: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntzak, topaketak artistekin, liburu-sinatzeak, erakusleihoak, auto-edizio eta bigarren eskuko azokak… Programa 12 erakusketekin osatzen da. Kontsultatu hemen egitarau osoa.