Begonia Santa-Ceciliaren akuarelak tartekatzen dituen poema liburua ondu du oraingoan Federicik eta horixe aurkeztuko du Txalapartan ostiralean arratsaldeko 18:00etan. Uxue Rey kazetariak gidatutako solasaldian arituko dira Federici bera eta Amaia Nausia.
REAS Nafarroatik, Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak aurkeztu dituzte. 60 erakundek baino gehiagok osatutako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu maiatzaren 16tik 24ra. Kontsultatu hemen egitarau osoa.