Silvia Federici idazle eta pentsalari feministak Iruñean aurkeztuko du 'Hitzak palmondo'

Bidane Beloki Ezker 2024ko mai. 20a, 12:31

Silvia Federici Iruñeko Katakraken. (Argazkia: Katakrak)

Begonia Santa-Ceciliaren akuarelak tartekatzen dituen poema liburua ondu du oraingoan Federicik eta horixe aurkeztuko du Txalapartan ostiralean arratsaldeko 18:00etan. Uxue Rey kazetariak gidatutako solasaldian arituko dira Federici bera eta Amaia Nausia.

Silvia Federici (Italia, 1942) filosofoa, historialaria, idazlea, irakaslea eta aktibista feminista eta marxista da. Emakumeek doan egiten duten ugalketa eta zaintza-lana aztertu ditu kapitalismoa sostengatzen duten oinarriak direlakoan. Txalapartaren eskutik heldu zaigu esku artera Federiciren azken lana: Hitzak palmondo.Txalapartan egingo du liburuaren aurkezpena ostegunean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Uxue Rey kazetariak gidatutako solasaldian arituko dira Silvia Federici eta Amaia Nausia.

Gizartean piztutako suak eta kezka partekatuak islatu ditu egileak bere poesian, eta hartan oinarritu da beste era batera gogoetatzeko, errealitatea iraultzeko eta inguruan dugun bizi-indarra azaleratzeko. Hitzak palmondo liburuan Federiciren poesiarekin batera Begonia Santa-Ceciliaren akuarelak tartekaturik aurkituko ditugu.

Amaia Astobiza Uriartek itzuli du liburua eta ez da euskaratzen duen lehena. Dagoeneko bere bost lan izan dira euskaratuak eta Astobiza bost lanen itzulpenak egin ditu. Hauek dira euskaraz dauden Federiciren hitzak:

  • Caliban eta sorgina (2017, Edurne Lazkano Ibarbia eta Aitor Arruti Rezabalen itzulpena).
  • Soldataren patriarkatua. Marxismoari egindako kritika feministak (2017, itzultzailea Amaia Astobiza Uriarte).
  • Mundua berriz liluratuz (2019, itzultzailea Amaia Astobiza Uriarte).
  • Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria. Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak (2020, itzultzailea Amaia Astobiza Uriarte).
  • Larruazalaren periferiaz haraindi (2021, itzultzailea Amaia Astobiza Uriarte).

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!