Osteguna, otsailak 29



18:00

Emakumeak eta hiria: 'Lurraz beste'

IPES, Iruñea | Irakurle Taldea

Emakumeen euskal literatura hizpide IPES fundazioaren irakurle taldean 'Lurraz beste', 'Gari eta goroldiozko' eta 'Maitasun kapitala' aztertuko dituzte Ines Castiellak gidatutako saioan. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

Emakumeak eta hiria: 'Lurraz beste' IPES

Emakumeen euskal literatura hizpide IPES fundazioaren irakurle taldean 'Lurraz beste', 'Gari eta goroldiozko' eta 'Maitasun kapitala' aztertuko dituzte Ines Castiellak gidatutako saioan. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.


19:00

Bertx(H)ori: kanporaketa bikoteka

Zaldiko Maldiko, Iruñea | Bertso saioa

Mikel Etxezarreta eta Jon Zendoia; Haira Aizpurua eta Peio Ardaiz; eta Aroa Arrizubieta eta Haritz Jamar izango dira kanporaketan parte hartuko duten bikoteak. Iratxe Legarra izanen dute saioko gai-jartzaile. Kanporaketako bikote irabazlea sailkatuko da finalera, martxoaren 26an Laban izanen dena. Bertx(H)ori bertso saioaren lehenengo saioa egingo dute Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19:00etan.

Bertx(H)ori: kanporaketa bikoteka Zaldiko Maldiko

Mikel Etxezarreta eta Jon Zendoia; Haira Aizpurua eta Peio Ardaiz; eta Aroa Arrizubieta eta Haritz Jamar izango dira kanporaketan parte hartuko duten bikoteak. Iratxe Legarra izanen dute saioko gai-jartzaile.

Kanporaketako bikote irabazlea sailkatuko da finalera, martxoaren 26an Laban izanen dena.

Bertx(H)ori bertso saioaren lehenengo saioa egingo dute Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19:00etan.


19:00

Liburu aurkezpena: 'Carvalho Euskadin'

Txantreako liburutegia, Iruñea | Liburu aurkezpena

Jon Alonsok aurkeztuko du “Carvalho Euskadin” bere azken liburua Txantreako liburutegian. Eleberri beltz bat da beste eleberri baten barruan. Kontakizuna Iruñean abiatzen da. Jardunaldi batzuetan Vazquez Montalban idazle katalan ezagunaren argitara eman gabeko liburua aurkeztu behar dute, baina desagertu egin da. Norbaitek lapurtu du. Eta liburu horren euskarazko bertsioa da jarraian irakurtzeko aukera izanen duguna. Hor Carvalho, Vazquez Montalbanen detektibe ospetsua da protagonista. ETAkide izandako baten neska laguna bilatzeko enkargua egiten diote eta hori dela eta Euskadira egiten du bisita. Gure iragan hurbileko kritika sozial eta politikoa egiteko baliatuko du Jon Alonsok detektibe katalana, umorezko ukitu batekin.

Liburu aurkezpena: 'Carvalho Euskadin' Txantreako liburutegia

Jon Alonsok aurkeztuko du “Carvalho Euskadin” bere azken liburua Txantreako liburutegian.

Eleberri beltz bat da beste eleberri baten barruan. Kontakizuna Iruñean abiatzen da. Jardunaldi batzuetan Vazquez Montalban idazle katalan ezagunaren argitara eman gabeko liburua aurkeztu behar dute, baina desagertu egin da. Norbaitek lapurtu du. Eta liburu horren euskarazko bertsioa da jarraian irakurtzeko aukera izanen duguna. Hor Carvalho, Vazquez Montalbanen detektibe ospetsua da protagonista. ETAkide izandako baten neska laguna bilatzeko enkargua egiten diote eta hori dela eta Euskadira egiten du bisita. Gure iragan hurbileko kritika sozial eta politikoa egiteko baliatuko du Jon Alonsok detektibe katalana, umorezko ukitu batekin.



19:00
19:00

Antsoain Komiki Boom!!

Antsoaingo liburutegia, Antsoain | Jardunaldia

Komiki Boom!! egitasmoaren bosgarren edizioa eginen dute Antsoainen otsailaren 19tik martxoaren 1era. Bi erakusketa egonen dira ikusgai: Angela Eferen Mierdiaria eta Andrea Ganuzaren Atraviesame. Bestalde, euskarazko hiru ilustrazio lanen aurkezpena egingo da otsailaren 21ean, 24an eta 29an. Hurrenez hurren, Iris XXI (Julen Ribas), Gora euskal herrientsak (Asisko Urmeneta) eta Utzi azalari (Ainara Azpiazu).

Antsoain Komiki Boom!! Antsoaingo liburutegia

Komiki Boom!! egitasmoaren bosgarren edizioa eginen dute Antsoainen otsailaren 19tik martxoaren 1era.

Bi erakusketa egonen dira ikusgai: Angela Eferen Mierdiaria eta Andrea Ganuzaren Atraviesame. Bestalde, euskarazko hiru ilustrazio lanen aurkezpena egingo da otsailaren 21ean, 24an eta 29an. Hurrenez hurren, Iris XXI (Julen Ribas), Gora euskal herrientsak (Asisko Urmeneta) eta Utzi azalari (Ainara Azpiazu).



16:30
20:00

Erakusketa: 'Munduari bira eman zion ontzia'

Iruñeko Planetarioa, Iruñea | Erakusketa

Munduari bira eman zion ontzia eleberri ilustratua plazaratu du Joseba Sarrionaindiak eta liburuan aurkezten diren irudi eta posterrak bildu dituzte erakusketa antolatzeko. Otsailaren 22tik martxoaren 9ra arte luzatu dute epea eta egongo da ikusgai Iruñeko Planetarioan. Goizez zentroentzako bisitak antolatuko dira, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara publikoari irekita egongo da.

Erakusketa: 'Munduari bira eman zion ontzia' Iruñeko Planetarioa

Munduari bira eman zion ontzia eleberri ilustratua plazaratu du Joseba Sarrionaindiak eta liburuan aurkezten diren irudi eta posterrak bildu dituzte erakusketa antolatzeko.

Otsailaren 22tik martxoaren 9ra arte luzatu dute epea eta egongo da ikusgai Iruñeko Planetarioan. Goizez zentroentzako bisitak antolatuko dira, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara publikoari irekita egongo da.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»