Haizegoa euskara taldeak bultzatuta, eta bizilagun zenbaiten eskuekin eraikitakoa da Arrosadiak lehenengoz egingo duen libertimendua. Goizeko 11:00etan abiatuko dira kalejiran, Bardenas tabernatik, Hegoalde ikastola zeharkatu, eta Lagun Zaharrak elkartera iritsiko dira. 12:30ean Libertimendua Manuel de Falla plazan egingo dute; euria egitekotan, Hegoalde ikastolako frontoian.
Bertsoaroaren eskutik bertso jasa, bat-bateko jolasa haurrentzako bertso tailerra antolatu dute Sanduzelaiko Civivoxean, goizeko 11:00etan. Ekain Alegre eta Idoia Granizo izanen dira saioko bertsolari arduradunak. 8-12 urte artekoentzat zuzenduta dago eta beharrezkoa da izen-ematea nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan.
Harri salda, etxetik ihes egin eta ezagutzen ez dituzten lurretara iritsi behar duten pertsonei buruzko antzezlana da. Bere herrialdetik ihes egitera behartuta dagoen neskatoa da Alma, zerua kometen ordez, hegazkinez josten dela ikusten baitu. Bidaia luze baten ondoren, leku ezezagun batera iristen da. Itxuraz, hango jendeak denetarik dauka, baino inork ez dio ezer utzi nahi. Arratsaldeko 18:30ean, sarrerak 10 euroan.
Antzezlanak aztertzen du nola lausotzen den aitatxi-amatxien oroimena, nola nahasten dituzten iragana eta oraina, errealitate berri batera iritsi arte. Nola arrain batek gizatiartzen dituen gure adinekoak oroimena galtzen zaienean (ez, ordea, nortasuna); gainera, haurrei beren errealitatetik oso hurbil dagoen prozesua ulertzen laguntzen die askotan. Arratsaldeko 18:30ean, Atarrabiako Kultur Etxean. Sarrerak hiru euroan.
Palestina eta Txernobilera helaraziko du Motxila 21 taldeak prestatzen ari den elkartasun kontzertutik eskuratuko duten dirua. Artista ezagun ugari igoko dira oholtzara: Demode Quartet taldeko Joli Pacualena eta Iker Huizi, Zetak taldeko Pello Reparaz, Komako Brigu Duke edo Drogas. Kontzertua Totem aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko.
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |