Asteazkena, otsailak 14



18:30

'Emakumeak eta hiria. Ibilbide bat euskal literaturan zehar'

Emakumearen Etxea, Iruñea | Hitzaldia

Irati Majuelo iruindarrak euskal literaturako hiriak eta espazio horietan egoteko moduak ikertu ditu bere doktoretza tesian: Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat (2023). Protagonistak emakumeak dituzten bost nobela izan ditu oinarri literaturaren kartografia egiteko: Egunero hasten delako (1969), Zergatik panpox (1979), Ugerra eta kedarra (2003), Jenisjoplin (2017) eta Neguko argiak (2018). Amaia Zufia moderatzaile duela, bere ikerlanaren inguruko solasaldia egingo du Irati Majuelok IPESeko liburutegian.

'Emakumeak eta hiria. Ibilbide bat euskal literaturan zehar' Emakumearen Etxea

Irati Majuelo iruindarrak euskal literaturako hiriak eta espazio horietan egoteko moduak ikertu ditu bere doktoretza tesian: Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat (2023). Protagonistak emakumeak dituzten bost nobela izan ditu oinarri literaturaren kartografia egiteko: Egunero hasten delako (1969), Zergatik panpox (1979), Ugerra eta kedarra (2003), Jenisjoplin (2017) eta Neguko argiak (2018).

Amaia Zufia moderatzaile duela, bere ikerlanaren inguruko solasaldia egingo du Irati Majuelok IPESeko liburutegian.


19:00

Bertsoaroa: 'AMAraun'

Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea | Bertso saioa

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna da AMAraun. Sinopsiak iragartzen duenez, "ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar". Oihana Iguaranek jartzen du ahotsa eta Amaiur Luluagak dantza. Bertsoaroak antolatuta, arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan.

Bertsoaroa: 'AMAraun' Nafarroako Antzerki Eskola

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna da AMAraun. Sinopsiak iragartzen duenez, "ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar". Oihana Iguaranek jartzen du ahotsa eta Amaiur Luluagak dantza.

Bertsoaroak antolatuta, arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan.



19:00
21:00

'Lumineszenteak' erakusketa

Burlatako Kultur Etxea, Burlata | Erakusketa

Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.

'Lumineszenteak' erakusketa Burlatako Kultur Etxea

Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.



10:00
14:15

Zientziarekin jolasten

Euskaldunon Biltoki (Txantrea), Iruñea | Tailerra

Otsailaren 13tik 15era haurrentzako tailerrak antolatu dituzte Biltokin: Zientziarekin jolasten tailerrak. 5 urtetatik aurrerako txikientzat. Bi talde egongo dira: 10:00-12:00 eta 12:15-14:15 bitarte. 3 egunak 9 euroko prezioa dute eta aldez aurretik izena eman behar da otsailaren 8a baino lehen.

Zientziarekin jolasten Euskaldunon Biltoki (Txantrea)

Otsailaren 13tik 15era haurrentzako tailerrak antolatu dituzte Biltokin: Zientziarekin jolasten tailerrak.

5 urtetatik aurrerako txikientzat. Bi talde egongo dira: 10:00-12:00 eta 12:15-14:15 bitarte.

3 egunak 9 euroko prezioa dute eta aldez aurretik izena eman behar da otsailaren 8a baino lehen.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»