Tatxersek kontzertua eskainiko du Malatestan arratsaldeko 18:00etan.
Tu-tum platz! bakarrizketa eskainiko du Jon Plazaolak Mutiloako kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak aldez aurretik webgunean eskura daitezke, sei euroan.
Antzerki Aroak, udazkeneko antzerki-zikloak, dakar Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan antzezlana. Metrokoadroka konpainiak 'sitcom' eta poesia bisualaren artean kokatzen den lana taularatuko du. Galdera, kontraesan eta umorezko une ugari. Marina Suárez de Ortiz Zarate eta Oier Guillanek zuzentzen dituzte Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran antzezleak. Arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan.
5. Txana saria, Bertsolari Gazteen Sariketa, antolatu dute Barañaingo gaztetxean arratsaldeko 19:00etan. Maider Arregi, Aissa Intxausti, Aitor Irastortza, Ainara Ieregi, Irati Alcantarilla eta Peru Abarrategi lehiatuko dira.
Pleura taldeak agur esango dio bere ibilbideari. Amaiera bira egitea erabaki dute eta hurrengo hitzordua dute Uharten. Arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute kontzertua, Bira Nafarroan barna zikloan. Sarrerak 5€ eros daitezke.
Gure ama hil da. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Oier Zuñigak, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatzen du. Arratsaldeko 20:00etan, Zizurreko Kultur Etxean; sarrerak 6€.
Urriaren 25etik azaroaren 22ra bitartean euskarazko bost antzezlan eskainiko ditu antzerki-zikloak. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira eta sarrerak 8 euroan eskuratu daitezke.
Lizarrako mendizale elkarteak X. mendi astea antolatu du hitzaldi, ibilaldi eta pintxopoteekin. Astean zehar egingo diren hitzaldiak arratsaldeko 20:00etan izanen dira, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Pintxopotea berriz, ostiralean, 21:30ean, La Botan. Azkenik, igandean, Izagako haitzara egingo da ateraldia 08:30ean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |