Angel Errok dinamizatuta Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina izango dute hipzide Burlatako irakurketa klubean. Arratsaldeko 19:00etan Burlatako Liburutegi Publikoan.
Historia solasbide izango da Zaldiko Maldikon. Bi hitzaldi eskainiko dituzte: Batasunaren pribilegioa (1423): Iruñea bateratua sortu zenean eta Iruñeko hizkuntzak Batasunaren Pribilegioaren garaian. Lehenengoa Roldan Jimeno historialariak eskainiko du, eta bigarrena, Juankar Lopez-Mugartza filologoak. Arratsaldeko 20:00etan Zaldiko Maldiko elkartean.
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere "Stand Up" formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Gaiarre Antzokian, arratsaldeko 20:00etan; sarrerak 10€.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Atarrabiako jaiak ospatuko dituzte irailaren 30etik urriaren 7ra. Kontzertuen artean, hilaren 30ean, 22:30etatik aurrera Zazú eta Nafarroa 1512 eta 00:00etatik aurrera Denso, Mutiko eta Tatta. Hurrengo asteburuan, ostiralean Ezpalak, DJ Muffin, Les Testarudes eta Trikidantzen txanda izango da; eta larunbatean, Bingo Travesti Albina Stardust eta Divina Comediarekin eta ondoren DJ seta, Ostikoka eta DJ Atenenas. Kontsultatu hemen programa osoa.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |