Streamerrak, filosofo berriak? hitzaldia Laban arratsaldeko 18:30ean Helena Agirre Herice eta Ibai Gonzalez Balenciagaren eskutik.
Bertso poteo feminista Burlatako Kultur Etxetik hasita, arratsaldeko 19:00etan, Maddi Ane Txoperenarekin eta Saioa Alkaizarekin.
Jerejef elkartearen aldeko ongintzazko kontzertua Paz De Ziganda helduen abesbatzaren eskutik. Gainera, elkarteak Senegalen egiten dituen proiektuekin laguntzeko ekarpen ekonomikoa egin daiteke. Arratsaldeko 19:30ean Kaputxinoen elizan.
Kontzertua ekainaren 16an, arratsaldeko 19:30ean, Carlos III.eko Kaputxinoen Elizan izango da. Jerejef erakundeak Senegalen osasunaren eta hezkuntzaren inguruko proiektuetan lan egiten du.
Inprobisazioa eta musika urbanoa Oskar Estangaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan, Erreniaga parkean. Ariketa musikal honetan kultura urbanoa eta euskara, bertsolaritza eta musika batzen dira. Estangak publikoak proposatutako gai edo pertsonaien inguruan inprobisatuko du, estilo ezberdinetako musika oinarriak erabilita: reggae, hip-hop, trap, flamenko, saltsa…
Azpilagaña auzoko jaien egitarauan Kabia DJ, Harresi, Sutan ortzi, Jauja edo Alarma Moreak eskainiko dute kontzertua besteak beste. Ekainaren 16 eta 17an 20:00etatik aurrera.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |