Iruinkokoa Iruñeko inauteri euskalduna, otsailaren 19an, egun osoan zehar.
Gure Kanoa txontxongiloen emanaldia eskainiko dute Antsoaingo Antzokian, arratsaldeko 18:00etan. Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa dugu. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez. Sarrerak: 4€.
Ihauteriak badatoz!!! Otsailaren 17, 18 eta 19an Atarrabia industrialez eta landakoz beteko da eta kaleetatik Mari, Atarrabi eta Mikelats ikusi ahal izango ditugu! Atera zuen mozorroa eta parte hartu ihauterietan!
Otsailaren 19an, igandena, Altsasuko Inauteri txikiak izango dira eta asteartean, momotxorroak kalera aterako dira.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |