Haurrentzako bertso tailerra da Bertso jasa, bat-bateko jolasa. Goizeko 11:00etan, Arrosadiako Civivoxean izango da. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago eta izen-ematea, otsailaren 16a baino lehen, beharrezkoa da. nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan izena eman daiteke. Bertsolariak Ainara Ieregi eta Iker Gorosterrazu izango dira.
Skabidean taldeak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 18:00etan Txantreako Malatesta Pizzerian.
Asier Kidam magoaren eskutik Aroa eta mirariak magia saioa eskainiko dute Sanduzelaiko Civivoxen. Sarrerak: 1€.
Ihauteriak badatoz!!! Otsailaren 17, 18 eta 19an Atarrabia industrialez eta landakoz beteko da eta kaleetatik Mari, Atarrabi eta Mikelats ikusi ahal izango ditugu! Atera zuen mozorroa eta parte hartu ihauterietan!
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |