Igor Elortzaren gidaritzapean, ikus-entzunezko bertsoak taularatuko ditu obrak; bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak. Igor Elortza Aranoaren hitzak eta ahotsak, Rafa Rueda Etxeberriaren doinuek eta soinuek, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiek osatzen dute emanaldia. Nafarroako Antzerki Eskolan eskainiko dute arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak: 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan, sarrera aurretik hartuta).
Black is Beltza II. Ainhoa filma eskainiko dute eta Fermin Muguruza zuzendaria izango da bertan. Arratsaldeko 19:00etan Antsoaingo Antzokian izango da emanaldia. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia), bere ama Amanda atentatu parapolizialean hil ondoren. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira joan zen bere aita Manexen lurra ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina-gaindosiak jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune Libanora, Afganistanera eta Marseillara eramango dituen bidaia iniziatiko batean abiatzen dira. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak narkotrafikoko sareen mundu ilunean murgilduko dira. Sarrerak: 3€.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |