'Borroka armatuak Euskadin' liburuen inguruko solasaldiak. 10:00 - 11:15 jendaurreko elkarrizketa. Emilio Lopez Adan, Betza (Idazlea), Xabier Letonak gidatua. 11:30-13:30 Mahaingurua. Emilio Lopez Adan, Betza (Idazlea), Maider Galardi (Ikerlaria), Emilio Majuelo (Historialaria), Samara Velte (Ikerlaria), Xabier Letonak gidatua.
Streaming bidezko emankizunak gazteen eguneroko bihurtu diren honetan, sare sozial ezberdinetan ugari dira LIVE emankizunak. Twitch bezalako plataformek espazio berezia hartu dute baina plataforma hau ezagutarazi baino, streaming edo zuzeneko emankizunak euskaraz sortzera animatzea da ikastaro honen helburu nagusia. Horretarako, oinarrizko formakuntza eskainiko da. Streaming bat martxan paratzeko beharrezko erremintak zeintzuk diren ikusteaz gain, kanal bat sortu eta edukia nola igo ikusiko da.
12:30etik aurrera bisita gidatua: euskararen isuria, karrikaz karrika, txokoz txoko. 14:00 Tonbola eta bazkaria Zaldiko Maldikon. 17:30 Bidaso, Bida so, erakusketan bisita gidatua, Kondestable jauregian. 19:30 Itziar Azpirotzen kantaldia Kondestable Jauregian.
Azken saioan Xabier Olasoren Pupuan trapua poema liburuko poemez gozatzeko aukera izanen dugu. Horretarako Idoia Tapia antzezle eta musikaria izanen dugu gurean. Xabierren liburuak 2005ean Euskadi literatura saria jaso zuen eta haur literatura da.
Collins Klown konpainiaren eskutik bi ipuin klasikoen emanaldia.
'Musas y Fusas' taldearen eskutik. Gonbidatua: Idoia Tapia (Skabidean)
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |