2021/10/23 10:30ean

Ikastaroa

TAILERRA: Streamer mundua - 'Sarean Euskaraz'

TAILERRA: Streamer mundua - 'Sarean Euskaraz'
Civivox Kondestable, Iruñea

Streaming bidezko emankizunak gazteen eguneroko bihurtu diren honetan, sare sozial ezberdinetan ugari dira LIVE emankizunak. Twitch bezalako plataformek espazio berezia hartu dute baina plataforma hau ezagutarazi baino, streaming edo zuzeneko emankizunak euskaraz sortzera animatzea da ikastaro honen helburu nagusia. Horretarako, oinarrizko formakuntza eskainiko da. Streaming bat martxan paratzeko beharrezko erremintak zeintzuk diren ikusteaz gain, kanal bat sortu eta edukia nola igo ikusiko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!