Misseo Future, Enek-o Zulaikaren aurreko musika-proposamen zenbatezinen sintesia da. Pop melodiko eta goxoenetik, death metal bortitz eta astunenera bidaiatzen du. Kontraste musikal zein semantikoa oinarri hartuta: pozez negar egitera, tristuraz barrez lehertzera eta lasai mosheatzera gonbidatuko zaitu bere abestiekin. Dozenaka lan argitaratu ditu, euren artean Gmail Lyrics Miguel Noguera artistarekin elkarlanean. Arratsaldeko 19:00etan izango da kontzertua, Laban.
Txerriak eta loreak liburuaren aurkezpena egingo dute Jon Arretxe idazleak eta Uxue Razquin editoreak, arratsaldeko 19:30ean Hizkuntza Eskola Ofizialean. Toureren sagan parentesia eginez, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Kokagunea hiri handi bateko lunpen auzo baztertua izan beharrean, egilea bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da trama: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta protagonistak jende txiro, etorkin mespretxatu edo kaleko prostituta zaurgarriak izan beharrean, bertoko jatorriko biztanle akomodatuak izango dira, zortzi abizen euskalduneko jendea, eskrupulu gutxirekin ezkutuko negozio aitorrezinetan diharduena. Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa.
La dramatica errante konpainiak Adiorik ez taularatuko du Gaiarre Antzokian. Altsasu eta Yerma lanak nabarmentzen dira konpainiak egindako lanen artean. Kasu honetan, Adiorik ez, samurtasun eta gizatasun istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta "ondo hiltzean" zentratuta, bizitzari pozik aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia da pieza. Gaiarre Antzokian taularatuko dute lana arratsaldeko 20:00etan, hamabi euroren truke.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |