Joseba Orduña: "Izugarria da euskara gorrotoarekin lotzea, mindu egin ninduen"

Maialen Huarte Arano ots 05 Eguesibar   Nafarroa

Entzutekoak

Eguesibarko PPko zinegotzi Inma Mugikak Korrikari diru-laguntza emateko mozioa eztabaidatzen ari zirela euskara gorrotoarekin lotu zuen esanez gainera terrorismoaren garaietara eramaten zuela euskarak. "Izugarria" iruditu zaio Joseba Orduña Geroa Baiko zinegotziari hitzartze hori: "Mujikarekin harreman pertsonala etetea erabaki nuen une hartan haren hitzek mindu egin ninduten". Korrikaren aldeko mozioa aurrera atera zen 13 aldeko bozekin (EH Bildu, PSN, Contigo-Zurekin, Vive Egues eta Geroa Bai, 7 aurka (UPN-PP) eta abstentzio bat izan zuen (Vecinos por el Valle). 

Euskara "gorrotoaren" hizkuntzatzat du Eguesibarko PPk

Maialen Huarte Arano ots 02 Eguesibar   Nafarroa

"Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", esan du Inma Mujika PPko Eguesibarko zinegotziak. Herritarren artean "desberdintasuna nabarmendu" egiten duela ere gaineratu du zinegotzi popularrak. "Kultur elementu gisara ikusi ahal izateko gauzak asko aldatu behar dira oraindik",  esan du. Udalean Korrikara diru-laguntza bat bideratzeko eztabaidan ari zirela egin ditu hitz horiek PPko eledunak.