Bidearen erdiari ekiteko beharra, amaierara heltzeko ilusioa

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 4a, 12:54

Kopako finalerdien itzuliko partidua du gaur Osasunak. 21:00etan izanen da San Mamesen.

Zalantzarik gabe hitzordu handia da gorritxoentzat. Ia ehun eta hiru urteko ibilbidean final bakarra jokatu baitu Osasunak, orain dela 17 urte. Agerian geratu zen hori joaneko partidan zaleek 23.026 eserleku bete zituztenean eraberritutako Sadarren historia laburreko bertaratze errekorra ezarriz. 

600 zale zuri-gorri baino gutxiago izan ziren duela hilabete luze Iruñean jokatutako partidan, eta horiek izango dira Osasunaren harmailaren bozeramaile ofizialak ere gaurkoan San Mamesen, baina kasu sarrera eskuratzeko zozketan 10 bider gehiagok eman zuten izena, 6.000tik gorak.

Kopako finalerdiaren itzuliko partida da gaurkoa, hitzordu historikoa eta euskal derbia, lehia, beharra eta ilusioa ia maila gorenera eragin dituen hitzordua. Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzaileak hala balioztatu zuen partidaren atarikoan.

Ia jokalari guztiak ditu eskuragarri Berriatuko entrenatzaileak, Ezequiel Avila eta Ruben Peña izan ezik. Biak hala ere sartu ditu deialdian eta gaur iluntzean haietako bat izango da deskartea, eta beraz harmailatik ikusiko du partida. Argentinarrak min hartu zuen Vilarrealen aurkako partidan, gaztelarrak ez du urtarriletik jokatzerik izan min hartuta ere bai. Aulkian geratuko denak beraz, zaila izango du ere jokatzea. 

Joaneko partidan gorritxoek 1-0eko errenta minimoa lortu zuten, Ez Abderen golari esker, tanto bakarreko errenta, Athletiken estadioa beteko duten 50.000 zaleek zalantzarik gabe orekatuko duten tartea. 

Hitzordua, iluntzeko bederatzietan izango da, eta badakizue Euskalerria Irratian entzun ahal izango duzuela Eñaut Agirrebengoa eta bion eskutik, sare sozialetan euskalerria irratiaren kontuetan, Bidane Beloki lankidearen eskutik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!