Euskara "gorrotoaren" hizkuntzatzat du Eguesibarko PPk

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 2a, 12:48
Inma Mujika PPko zinegotzia Eguesibarren.

"Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", esan du Inma Mujika PPko Eguesibarko zinegotziak. Herritarren artean "desberdintasuna nabarmendu" egiten duela ere gaineratu du zinegotzi popularrak. "Kultur elementu gisara ikusi ahal izateko gauzak asko aldatu behar dira oraindik",  esan du. Udalean Korrikara diru-laguntza bat bideratzeko eztabaidan ari zirela egin ditu hitz horiek PPko eledunak. 

"Euskara gorrotoaren hizkuntzatzat dugu, terrorismoaren garaiarekin lotzen dugu. Gauzak asko aldatu behar dira kultur elementu gisara hartzeko", esan du Inma Mujika Eguesibarko PPko zinegotziak. Eztabaida sortu da udaleko osoko bilkuran Korrika ekimenera diru-laguntza bideratzearen kontura. ""Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", adierazi du osoko bilkura horretan. "Euskarak ez du funtzio integratzailerik ahalbidetzen baizik sakabanaketa sozialerako", nabarmendu du. Korrika ekimenaren kontra "jende asko" dagoela eta ez dutela babestuno "inola ere" Korrikari babes ekonomikoa ematea. 

"Izugarria" PPren ahotan entzundakoa

Mujikaren hitz hartzea amaitu eta berehala hartu du hitza Geroa Baiko zinegotzi Joseba Orduñak: "Izugarria. Ezin dut beste modu batean adierazi PPko zinegotziak esandakoa", jakinarazi du haserre. Harreman politikoa gainditu eta alor pertsonalera jo duela iruditu zaio: "Euskalduna naizen aldetik onartezinak iruditzen zaizkit baieztapen horiek. Espero dut atzera egitea", esan dio alderdi popularreko zinegotziari. "Zinegotzi honentzat, niretzat, hemen amaitzen da gure harreman pertsonala", jakinarazi dio. Euskara, Geroa Bairentzat kontu pertsonala eta bizikidetzakoa da: "Esan duzunak eraso egiten digu". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!