1937an Etxalatzen hil zituzten bi lagunen gorpuzkiak identifikatu dira

Euskalerria Irratia 2021ko api. 13a, 14:54
Etxalazen egindako desobiratzea.

Joaquín Arroyo Alfaro eta Tomás Salinas Beorlegui dira hildakoak, 1937ko martxoaren 9an Iruñeko Probintzia espetxetik atera ondoren hil zituen.

Nafarroako Gobernuak Urbikaingo hobian, Etxalazko jaurerrian (Eguesibar), hildako bi pertsonen goropuzkiak identifikatzea lortu du –horiek 2019ko udan desobiratu ziren-, Nafarroako Memoriaren Institutuak NASERTICen laborategiarekin lankidetzan sustatutako DNA banku publikoaren bidez.

Joaquín Arroyo Alfaro eta Tomás Salinas Beorlegui dira hildakoak, 1937ko martxoaren 9an Iruñeko Probintzia espetxetik atera ondoren hil zituen. Orain arte uste zen Joaquin Arroyo Etxaurin hil zutela eta Tomas Salinas Ororbian. Etxalaz eta Etxauriren arteko hurbiltasun fonetikoak lekukotasunaren ahozko transmisioa nahastea eragin zezakeen.

Etxalazen hamar gorpu atera zituzten bi hilobitan, sei 2018ko irailean eta lau 2019ko uztailean (horietako bi orain identifikatuta daude). Hezurren profil genetikoak senideek DNA bankura ekarritako lagin guztiekin alderatu ondoren, ez da ezagutzen gainerakoen nortasuna. Baztertu egin da 1937ko martxoaren 9an edo data hurbiletan eraildakoetako bakar bati ere ez dagozkiola, DNA lagina dutenak behintzat.

Azken identifikazio genetikoek erakutsi dute batzuetan biktimak uste ez zen leku batean hil eta lurperatu zituztela. Hori dela eta, DNA lagina aurkeztu ez duten senitartekoei Memoriaren Nafarroako Institutuarekin harremanetan jartzeko deia egin die Nafarroako Gobernuak, hori baita identifikazio berriak lortzeko aurretiazko eta funtsezko urratsa. Ildo horretan, Gobernuak senitartekoen eta memorialisten elkarteek eta, kasu honetan, AFFNA36 elkarteak ematen duten laguntza eskertu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!