Asteartero Bakarne Atxukarro Estomba kazetariak ezagutu behar diren emakumeen berri ematen digu Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan.
Concha Mendez, 27ko belaunaldiko idazle eta sustatzailea

Reyes Ilintxeta api 30 Iruñerria

Entzutekoak

Familia diruduneko alaba izan zen Concha Mendez idazle madrildarra. Horri esker aukera izan zuen ikasteko eta munduan bidaiatzeko. Errepublika garaiko intelektual ezkertiarrekin harreman handia izan zuen eta haien lana sustatu zuen atzerrian, Bakarne Atxukarrok azaldu digun bezala.