“Bertso-eskolan bertsolaritzaren oinarrietan sakondu eta sortzeko gaitasuna bultzatzen da. Pentsamendu kritikoa ere lantzen da eta autoestimua hobetzeko aski jarduera lagungarria. Oinarrian euskara dago beti, eta euskal kulturan eta historian murgiltzeko modua ere ematen du. Bertso-eskoletan hori guzia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta eta jolasaren bidez egiten dute”, azaldu dute Bagara elkartetik, Lizarran eta Lizarraldean euskara sustatzeko lan egiten duen taldeak.
Euskararen aurkako enegarren urratsa dela ere gogoratu dute. UPNk aginte makila hartu zuenetik “Euskara Merkataritzara” programatik atera zen, haurrei zuzendutako “Brinka” programa bertan behera utzi zuen, Korrikaren kilometroa ez zuen erosi, jaietan haurrentzako euskaraz ikuskizunik ez, aurrekontuetan euskarari zuzendutakoak murriztu, hizkuntza politikoetan atzera pausorik…
“Hizkuntza eskubideetan atzerakada berri eta larri honen aurrean” Bagara taldeak ekimen ezberdinak antolatu ditu “Kultura K-z ere bada” kanpainaren baitan.
Jatorrizko testua eta albistea: Ahotsa.info