Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 17a, 08:10

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.

Datorren ekainaren 1etik aurrera, derrigorrezkoa izanen da ingurumen agiria erakustea gure ibilgailuetan baldin eta Iparraldeko kostako errepideetatik mugitu nahi badugu. Bertako administrazioak araua uda hasiera arte atzeratu duen arren, tramitazioa behar beharrezkoa izanen da.

Lapurdiko kostaldeko errepideetatik zirkulatzeko, ibilgailuaren ingurumen kategoria azaltzen duen pegatina izan behar da ikusgai. Motordun ibilgailu guztiendako izanen da derrigorrezkoa, baita emisio baldintza guztiak betetzen duten ibilgailuendako ere. Gainera, zonalde horretarako zehazki sortutako eranskina eraman beharko da, ez du balioko adibidez, DGT-k emandakoa. Ibilgailuaren matrikulazio dataren araberako 5 kategoria daude, 1997a baino lehen matrikulatutakoek izanen duten debekutik abiatuta. Edonola ere, baita emisio baxuko zonaldeetan sartzea debekatuta duten ibilgailuek ere, urtero 24 baimen eska ditzakete, Lapurdiko errepideetatik zirkulatzeko. Pegatina ikusgai ez eramateak 68 eta 135 euro arteko isunak eragin ditzake.

 

Nola eskatu agiria?

Ipar Euskal Herriko kostaldeko emisio baxuko eremuetan ibili ahal izateko ingurumen bereizgarria internet bidez eska daiteke www.certificat-air.gouv.fr webgune ofizialean edo posta arruntez orri berean deskarga daitekeen inprimaki bat betez. Etiketa eskatzen zaion ibilgailuaren zirkulazio-baimena bidali behar da (eskaneatuta edo argazki irakurgarri baten bidez, online eskatuz gero), eta 3,11 euroko kostua du. Kopuru horri 1,80 euro gehitu behar zaizkio eranskailua Lapurditik kanpoko etxe batera bidaltzen bada (4,91 euro guztira) edo 0,70 euro Frantzian matrikulatu den ibilgailu bat bada (3,81 euro).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!