Maria Txibite: “VWek dio aurrera jarraitzen duela Nafarroarako planekin eta horrek lasaitu egiten gaitu”

Haritz Pascual Garjon 2024ko aza. 19a, 12:29

Foru presidenteak Volkswagenen etorkizunari buruzko zalantzak argitzeko azaldu da Parlamentuan. “Lasai baina erne” dagoela esan du Txibitek, Alemanian lantokien itxierak iragartzen dituzten albisteen aurrean.

“Alemaniatik datozen albisteak txarrak diren arren, dugun informazioaren arabera ez du eraginik izanen Iberiar Penintsulako lantokietan” esan du Maria Txibitek parlamentuko presidentzia batzordearen aurrean, “Lasai baina erne gaude beraz”. Foru presidenteak Landabengo lantokiaren etorkizunari buruz egon daitezkeen zalantzak uxatu nahi izan ditu agerraldian. “Inbertsioa bermatuta dago eta Volkswagenek aurrera jarraitzen du Nafarroarako planekin” azaldu du, “Lantokia elektrifikaziorako prestatzen ari da txaparako gune berria eraikitzen eta prentsa berria ere moldatzen, 64milioi euro inbertitu ditu horretan”. Helburua, 2026an auto elektrikoaren ekoizpena abiatzea Landabengo lantokian izanen da. “Bi ibilgailu elektriko modelo ekoitzi nahi ditu VWek Nafarroan eta horien ostean, erregaiarekin dabiltzan beste bi” iragarri du lehendakariak.

Alderdi politikoek beren modura hartu dituzte azalpenak. Gobernu barrutik PSNk eta Geroa Baik exekutiboak egoera hau bideratze aldera, zentzu berean Zurekin Nafarroak langileen jarrera arduratsua txalotu du “Landabengo lanpostuak bermatze aldera”. Oposizioak aldiz, ilunago ikusten du dena. Eskuin eta eskuin muturrak eskenatoki apokaliptikoa marraztu du. Gobernua gezurretan egotea leporatu dio Esparzak Txibiteri eta Espainiako PSOEren meseden alde, Catalunyako Martorell enpresaren alde egitea. EH Bilduk berriz ez bata ez bestea, “Ez gaude apokalipsian ezta Yupiren munduetan ere” azaldu du Laura Aznalek, “Landabengo lantokia ongi kokatuta dago VWen barruan, baina exekutiboak dioen moduan erne ibili behar gara”. EH Bilduk akatsa ikusi du ibilgailu elektrikoen baterien ekoizpena Landabendik kanpo jarri izana, “Ez duelako Landabenen eskaintza sendotzen”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!