Dolu traumatikoa geratuko zaie aurretik bizitzeko gertuko batek bere buruaz beste egin eta gero. Mina, sufrimendua eta galera. Ohiko heriotzagatik sentitzen dena baino handiagoa izaten da. Espero ez duzun heriotza delako. Galdera asko gelditzen direlako erantzun gabe. Errua, lotsa, amorrua, beldurra eta tristezia tartekatzen dira. Baita, besteengandik ulertua ez sentitzearen emozioa ere. Besarkada Elkarteko psikologoa da Unax Flores: "Intentsitate handiz bizi da dolua suizidio batean aurrean. Bereziki, errudun sentitzea eta zergatiaz galdetzea etengabe".
Urte luzean isilarazia egon da suizidioa. Ikusezin egiteak kalte egin die inguruan zeuden pertsonei. Estigma handia du oraindik suizidioak, tabua izaten segitzen du. Eta hori ez da lagungarri dolua pasatzen ari denarentzako: "Gizartea oraindik ez dago prest bere buruaz beste egiten duen norbaiten dolua bizitzeko eta laguntzeko", azaldu du Floresek. Besarkadak prozesuan laguntzen die gertuko norbaitek bere buruaz beste egin duenean. Bakarkako lana eta baita taldekakoa ere proposatzen diete.
Larunbatean izanen da Bere Buruaz Beste Egindako Senideen Nazioarteko Eguna. Egoera horiek ikusarazteko ekitaldia prestatu du Besarkadak Civicanen: Egiten duten lana eta testigantza zenbait entzuteko aukera izanen da.