Kontseiluak eta Behatokiak azaldu dutenez, orain arte euskararen ezagutza Euskararen Foru Legearen araberako eremu ez euskalduneko zenbait lanpostutan balora zitekeen. Haatik, dekretu berriarekin aukera hori debekatu egin dute. Atzerriko hizkuntzak, aldiz, baloratu egiten dituzte.
Eremu mistoan, 1994an euskararen ezagutzaren balorazioa %10 eta %5 artekoa zen lanpostu guztietan. 2009an %3 eta %6 artekoa izatera pasa zen. Orain, berriz, balorazioa ez da orokorra izanen, eta lanpostu jakin batzuetan besterik ez da sarituko euskara jakitea. Eremu euskaldunean ere atzera egiten du, "epaileek agindutakoaz harago".
LAB eta ELA sindikatuek ere dekretuaren aurka egin dute, aski ez delakoan eta herritarren hizkuntza eskubideak urratzen dituelakoan. AFAPNAk eta UGTk, berriz, alde egin dute. Geroa Bairen arabera, dekretuak “egungo egoera kritikoa hein batean zuzentzen du”, baina “hutsune garrantzitsuak ditu”.