Denetariko tailerrak, mahai inguruak eta hitzaldiak egin dituzte gaztetxeen topaketetan. Mobilizazio bat ere egin dute eta kontzertuenak ere bai. "Etorkizun berri bat eraikitzeko konpromisoa", berretsi dute. Leitzako Atekabeltz gaztetxean egin dituzte jardunaldiak eta bestelako ekimenak. "Nahiz eta herri bakoitzak errealitate propioa izan garrantzitsua da elkar ezagutzea eta bakoitza egiten ari denaren berri jasotzea", nabarmendu dute parte hartzaileek.
Topaketen erronketako bat gaztetxeen eta gazte asanbladen "muga lokalak" gainditzea da. Nortasun bat du gaztetxe bakoitzak, baina kuspegi komun bat ere badute. Elkarren laguntza edo elkartasuna sustatzeko beharra dagoela uste dute. Sareak sortzea litzateke beste erronketako bat. Harreman sare horiek sortu eta indartu nahi dituzte, elkarrekin eztabaidatzeko eta hausnartzeko elkarguneak eskaini, baina printzipioei eutsiz.
Baionako gaztetxeko kideen ustez, gaztetxeen arteko antolaketa garrantzistua da: "Inposatutako mugak gainditzen ditugu. Ez dira gaztetxeak bakarrik mundua ikusteko modu bat dute atzean". Elkar partekatzeko gune dira gatztetxeak Leitzan elkartu direnen ustez.
Leitzan, garrantzisua izan da Atekabeltz
Kultur toki bat, kontzertuak eta egitarauak antolatzen dituena da Atekabeltz. Azpiegitura garrantzitsua dela iruditzen zaie gaztetxeetan ibili direnei. "Herria apalagoa eta hilagoa litzateke gaztetxerik gabe", esan dute. Urteetako lana goraipatu eta egindako bideaz arro daudela nabarmendu dute.