Joxe Iribarren (Ultzama Ibaia): "Abeltzainek kudeatzen ez dituzten hondakinak iristen dira uretara"

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 16a, 13:20

Ultzama ibaia.

Sei egun joan dira Ultzama ibaiko uren kalitatearen neurgailuak kutsadura handia zegoela erakutsi zuenetik. "Udazken honetako lehen isuriketa handia" izan dela salatu dute Ultzama Ibaia taldeko kideek. Ur horien inguruan lan egiten duten abeltzainek soberakinak igortzen dituzte ibaira: "Uraren kalitate exkasak eragina du bertan bizi diren animalien artean eta landaredian ere. Guganaino ere iristen da kaltea", salatu du Joxe Iribarren Ultzama Ibaia taldeko kideak. 

Ultzama Ibaia taldeak salatu du udazken honetako isurketa handienetako bat jasan duela urak. Neurgailuek kutsadura kantitate handia jaso dute, batez ere, amonio nitratoarena. "Ultzama ibaira iristen dira inguruko lurretan zenbait nekazari eta abeltzainek kudeatu ezin dituzten mindaren hondakinak", salatu du Joxe Iribarren Ultzama Ibaia taldeko kideak. Ultzama ibaiaren egoera "larria" dela salatzen ari dira azken hogei urteotan. 

"Isuri horrek guztiak kaltea baino ez dio eragiten uraren kalitateari eta inguru horretan bizi diren animalia eta landareei ere. Zeharka, baita norbanakoei ere", ohartarazi du. Izan ere, etxalde askotako animaliek Ultzama ibai horretako ura edaten dute eta baratza askotako landareei ureztatu egiten zaie ur horrekin. Latasan egiten dute kutsaduraren neurketa, baina hortik behera ez da aztertzen zer daraman ibaiak eta jakin badakite, badaudela produktu kaltegarriak ibaian behera ere. Neurri eraginkorrak galdegin dituzte.Egoerarekin kezkatuta, uraren kalitatea maizago ikuskatu beharko luketela iruditzen zaie Ultzama Ibaia taldeko kideei. Garbiketa plan bat ere sortu beharko litzatekeela iruditzen zaie. Administrazioari egin diote eskaera. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!