Lau dimisio berri Nafarroako Gobernuko plantillaz arduratzen den departamentuan

Euskalerria Irratia 2024ko abu. 30a, 13:26

María Camila Almendros zerbitzuko zuzendaria, Natalia Martínez de Lizarrondo eta Felipe David Valcarcel atalburuak eta Carmen González Salgado lanpostuen negoziatuko burua dira joanen direnak

Astindua Nafarroako Funtzio Publikoan. Nafarroako Gobernuko plantillaren kudeaketaz arduratzen den departamentuan beste lau karguk utzi dute postua. Horrela urte batean dimisioa aurkeztu dute 4 zerbitzuburuk, 2 atalburuk eta negoziaketa buru batek.

30.000 pertsona baino gehiagok lan egiten du Nafarroako Gobernuarentzat eta Egitura, Plantilla eta Aldi Baterako Kontratazio Zerbitzua zuzentzen duen talde osoaren dimisioa izan da azken egunotan. Azken hilabeteetako ezegonkortasuna gero eta larriagoa da. Dimisioak atzo bertan iragarri ziren: María Camila Almendros zerbitzuko zuzendaria eta bi atalburu Natalia Martínez de Lizarrondo (Egitura Antolatzeko Atala, Plantilla eta Langileen Ordainsariak atalekoa) eta Felipe David Valcarcel  (Sustapen eta Aldi Baterako Kontratazioko Atalekoa) eta Carmen González Salgado lanpostuen negoziatuko burua dira joanen direnak.  

"Arrazoi pertsonalak" aipatzen dira Funtzio Publikoko Departamentuko zuzendaritza nagusiak emandako bertsio ofizialean. Azken dimisioen arrazoi zehatzak jakinarazi ez badira ere, irteera berri horiek erakusten dute Saila une delikatuan dagoela duela urtebete erreleboa egin zenetik eta Amparo Lópezek Javier Remirez ordezkatu zuenetik. Dimisioa aurkeztu zuen lehen pertsona Amaia Goñi izan zen, 2015etik zuzendari nagusia, eskarmentu handikoa Foru Administrazioan. Haren ordez Rashid Mohamed galiziarra sartu zen Gizarte Segurantzako Administrazioko Teknikarien Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionarioa eta beste lan molde batzuk ezarri zituen.  

Zuzendari berria zailtasunak izaten ari da Sailaren barruan talde sendo bat sortzeko. Halaber, Nafarroako Gobernuko sektore batzuetan diote kezkagarria dela langile-gastuaren bilakaera: hamar urtean 1.100 milioi eurotik 1.800ra igaro baita, Gobernuaren inbertsio-ahalmena mugatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!