Erabakia zenbait argudiotan oinarritu da da, hala nola, herritarrekin harreman zuzenik ez izatea, aukera berdintasuna eta Kultura zerbitzuaren kasuan euskara teknikariarekin lankidetzan aritzea.
UPNk eta PSNk uste dute zerbitzu publikoen erabiltzaileentzako eta funtzio publikoan sartzeko aukera berdintasuna bermatzea lehentasunezkoa dela. Haien arabera, lanpostuak euskararen derrigortasunik gabe diseinatzea da herritar guztiek lanpostu horiek lortzeko aukera berdinak izatea ziurtatzeko modurik onena. Hala ere, hainbat kolektibok eta herritarrek jarrera hori zalantzan jarri dute.
Kultura Zerbitzuari dagokionez, herritarrekiko harreman zuzena erabakigarria da; izan ere, kultura-elkarteek jarduera ugari antolatzen dituzte zerbitzu horrekin lankidetzan, eta horrek komunikazio etengabea eta arina eskatzen du, zuzeneko harremanik ez dagoela zalantzan jarriz. Bestetik, Lizarran D eredua ematen duten hiru ikastetxe handi daude, beraz, euskararen ezagutza funtsezkoa da biztanleriaren zati honi behar bezala erantzuteko.
UPNren eta PSNren jarrera kontraesankorra da; izan ere, Barañain, Berriobeiti, Burlata eta Orkoien bezalako herrietan C1 maila duten antzeko lanpostuetarako euskara behar da. Beraz, horrek, euskararen ezagutza kalitatezko kultur programazio publikoa garatu, komunikatu eta ebaluatzeko funtsezkoa dela erakusten du.