Toki erakundeek 150.000 euroko laguntza jaso dezakete berdintasun proiektuak garatzeko

Bidane Beloki Ezker 2024ko uzt. 18a, 10:30

Zainketen aldeko Toki Itunari atxikitako erakundeek abuztuaren 2ra arte eska dezakete laguntza. Eskaerak bide telematikoz aurkeztu behar dira eta 5.000 euro arteko diru laguntzak jaso daitezke. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) bultzatutako proiektuak garatzeko bideratutako laguntza da.

Nafarroako Zainketen aldeko Itunen programan parte hartzen duten toki entitateen proiektuak diruz laguntzen ditu deialdiak, eta zaintza emakumeen eta gizonen artean berdintasunez banatzeko ekimenak sustatzea du helburu. Abuztuaren 2ra arte eska dezakete laguntza erakundeek eta eskaerak telematikoki egingo dira.

2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean egindako jarduerak diruz lagundu daitezke, baldin eta programaren bost esku-hartze ardatzetako batekin zerikusia duten. Zehazki, honako hauek dira: zainketen arloan sentsibilizazio-ekintzak, haien unibertsalizazioa erraztuko duen balio-aldaketa sustatzeko; emakumeen eta gizonen arteko zaintzaren eta berdintasunaren arloko prestakuntza-saioak; barneko neurriak, administrazioko eta erakunde sozial publiko eta pribatuetako langileen artean zaintzak banatzeko; politika publikoak edo herritarrei zuzendutako ekintzak, zaintzei dagokienez, administrazioak eta erakunde publiko eta pribatuek bultzatuta; eta herritarrei zuzendutako neurriak eta ekintzak, zaintzak banatzeko, proposamenak egiteko eta gizarte-erakundeek bultzatuta.

Toki entitateek 5.000 euro arteko diru laguntzak jaso ditzakete aurkezten dituzten proiektuetarako. Azken deialdiarekin alderatuta, aurten aurrekontua  % 50 igo da. Iaz 100.000 eurokoa izan zen eta Foru Gobernuak 87.781,94 euroko laguntzak eman zizkien 23 tokiko erakunderi, eta aurten 150.000 eurokoa da aurrekontua.

Entitate sinatzaile bakoitzari dagokio beren lurraldeko zaintza beharrak identifikatzea eta  lan programetan urtero martxan jarriko diren neurriak adostea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!