Joxe Miguel Etxeberria 'Naparra' desagerrarazi zutela 44 urte dira gaur

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 11a, 09:03

Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'ren argazki batekin haren anaia Eneko.

Gaur dira 44 urte Joxe Miguel Etxeberria ‘Naparra’ desagerrarazi zutela. Informazio gutxirekin, azken urteotan bilaketa lanak egin dituzte, baina, ez ditu emaitzarik eman. Frantzian egin dituzte bilaketa horiek, testigantza batzuen bidetik haraino eraman dituztelako.

Joxe Miguel Etxeberria 'Naparra' zenaren anaia ari da kasua segitzen. "Naparraren gorpuzkinak berreskuratzea eta kasua argitzea posible izango litzateke Espainiako Sekretu Ofizialen Legeak sailkatutako dokumentazioa desklasifikatuko balu", adierazi du azken asteotan. Etxeberriaren familiak oraindik bere gorpuzkiak  berreskuratu ez izana, indarrean dagoen kalitate demokratiko kaskarraren sintoma dela ere iritzi dio.

José Miguel Etxeberria Álvarez Naparra 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, eta ez zen desagerpenaren inguruko gertakarien frogarik egon. Desagertu eta hurrengo hiletan, Batallón Vasco Español-ek (BVE), eskuin-muturreko erakunde parapolizialak, bost aldiz iragarri zuen krimenaren egiletzaren erantzule zela, eta gorpua lurperatu zuten lekuaren inguruko zenbait adierazpen faltsu egin zituen. 2017ko apirilean, Naparra Mont de Marsan-en inguruan lurperatuta zegoelako informazio berriak ezagutu ondoren, miaketa bat egin zen, ustez Etxeberriaren gorpuzkiak egon zitezkeen bi guneetako batean, baina ez zen emaitzarik izan. Aurten ere, Frantziako beste inguru batzuetan aritu dira haren gorpuzkien bila, baina esku hutsik itzuli ziren beste behin etxera.

Urteurrenari begira, ekitaldia

Naparra non duzue? Egia jakiteko garaia da, izenarekin ekitaldia eginen dute ekainaren 16an Lizartzan Igarolabekoa baserrian. Egiari Zor fundazioak antolatutako hitzordua da. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!