Nekazaritza eta abeltzaintzako langileentzat hitzarmena erdietsi du LABek

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 24a, 07:30

Mobilizazioak egin dituzte langileek. Argazkia: ahotsa.info

Mila langile baino gehiago aritzen dira nekazaritza eta abeltzaintza lanetan Nafarroan. Asko etorkinak dira eta zenbaitetan muturreko egoerak bizitzen dituzte: soldata baxuak, abusuak eta prekarietatea. Horri irtenbide eman diote sektoreko hitzaremena erdietsita: astean bi eguneko atsedenaldia eta KPIaren araberako soldata igoerak lortu dituzte. LAB sindikatua kontent azaldu da negoziatutakoarekin eta "harri sendo bat" jarri dutela dio langile horien lan baldintza duinak bermatzeko. 

Nafarroan mila langile baino gehiago dira nekazaritza eta abeltzaintza lanetan. Etorkinak dira asko eta lan baldintza muturrekoekin zebiltzan zenbait: abusuak pairatzen zituzten, soldata baxuak eta prekarietatea. 

Sektore hitzarmenak mila langileri baino gehiagori eragiten die. Asko etorkinak dira eta lan baldintzak muturrekoak ziren zenbaitetan: abusuzko egoerak, prekarietatea eta soldata baxuak. Egoera hori iraultzen hasteko bidea izanen da erdietsitakoa: "Harri sendo bat jarri dugu lan baldintza duinak izan ditzaten langile horiek", azaldu du Berta Garcia LAB sindikatuko ordezkariak. Hitzarmenak soldata igoerak jasoko ditu; KPIaren araberakoak izanen dira, igande zein jai egunetan lan egiteagatik diru gehiago jasoko dute, lanaldiaren kontrolerako zorroztasuna jaso dute, lanik gabeko egunetan langabezia kobratzeko eskubidea ere bai badakar hitzarmenak. "Langile gehienak etorkinak direlako hitzarmenak jaso du euren herrialdetara bidaiatzeko aukera ere izanen dutela euren senideak zaindu ahal izateko", azaldu du Garciak. 

Lan taldeak sortuko dira orain hotz eta bero handia egiten duenean nola jardun aztertzeko. LAB sindikatua lortutakoarekin kontent azaldu da. Lan baldintzetan aurrera egitea erdietsi delako pozik eta balioan jarri du langileek egindako lana zein kalean egindako mobilizazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!