Ikastetxeek eskola jardunaldiak aukeratzeko prozedura abian dute jada. Heldu den ikasturtean eskola guztiek izanen dute zatikatutako jardunaldia. Hori aldatu nahi badute botazioa jarri beharko dute martxan.Nafarroako Eskolaldi Zatituaren Aldeko plataformak “ausardia” falta sumatu du Hezkuntza Departamentuarengandik. Lehenik, ikastetxeetako jardunaldiak arautzeko Foru Legea bera aurkeztu zuenean eta bigarrenik, eskoladiaren aldaketarako prozedura aldatzen duen prozeduran ere. "Onurarik gehien jardunaldi zatituak baldin baditu, horri begiratuta hartu beharko litzateke erabakia", uste dute plataformako kideek.
Nafarroako eskolaldi zatituaren aldeko plataformaren ustez, ikasleentzat "onena" izanen denaren aldeko jarrera hartu beharko luke Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariaren departamentuak. "Familien esku uzten da erabakia informazio gutxirekin. Norbanakoen interesen aldeko jarrerak agertuko dira botazioetan", uste dute. Akatsa da plataformaren ustez: "Komunitatera bereizkeria eraman dezake". Familiei deia egin diete kalitatezko eskola publikoaren alde egitera eta eskola jardunaldi zatituaren alde egitera.