GIB testak egin ahalko dira Nafarroako botiketan

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 28a, 07:59

Fernando Dominguez eta Alberto Mantilla testak egiteko akordioa sinatzen

Akordioa sinatu dute Osasun Departamentuak eta Farmazien Elkargoak, orain arte Osasun Etxeetan egiten ziren odol proba hauek, botiketan ere egin daitezen. Horrela, herritarrek eskuragarriago eta azkarrago izanen dituzte Giza Inmunoeskasiaren Birusaren testak. Osasun Departamentua kezkatuta dago sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunen hedapenarekin.

"Proba azkarra da, odol tanta bat ateratzen da behatzetik eta 20 minututan badugu emaitza" azaldu du Farmazien elkargoko presidente Alberto Mantillak, "Hitzordurik gabe eta modu anonimoan egin dezake herritarrak, eta emaitza positiboa balitz, hamar eguentan hasi dezake tratamendua". Hain zuzen, GIBa duten pertsonen zaintzaren azkartasuna azpimarratu du ere Fernando Dominguez Osasun Kontseilariak, "Test honekin, emaitzak berehala izan ditzakegu; Osasun etxean hitzordua noiz izateko itxaroten egon gabe. Kutsaketa garaiz antzematen bada, eraginkortasun handia dute botikek eta gainera, eten egin daiteke kutsaketa katea".

Osasun Departamentuan kezkatuta daude sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunen hedapenarekin, egunero 3 kasu antzematen dira osasun sisteman, horietako zenbait GIBkoak direnak. Iaz 27 GIB positibo izan ziren Nafarroan.

Momentuz, Giza Inmunoeskasiaren Birusaren testak 12 farmazietan izanen dira, baina udaberritik aurrera botiken sarea zabaltzea espero dute Gobernu eta Farmazien elkargoko arduradunek.

Testa egiteko farmaziak:

Iruñean

  •  Juan Luis Sagaseta de Ilurdoz. Kaiko zeharkalea 2-4 Sanduzelai
  • Itziar Ilundain. Benjamin Tuterakoaren kalea, 38 Mendebaldea
  • Beatriz Martinez. Mendigorria kalea, 16 Txantrea
  • Miguel Zalcain. El Sotoko Andra Maria kalea, 2 Etxabakoitz
  • Alfredo Garcia. Marcelo Celayeta etorbidea 99. Arrotxapea
  • Laura Ursua. Pablo Antoñana kalea, 22. Arrosadia

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!