Gora Gora Fest 2023 jaialdiak berrogeita hamar herri baino gehiagotara kultura-ikuskizunak eramango ditu

Miren Mindegia 2023ko aza. 2a, 18:44

Euskarabideak programatutako jarduerek, guztiak euskaraz eta erabat doakoak, magia, antzerkia, bakarrizketak, arropa birziklatzeari buruzko tailerrak edo ipuin-kontalariak aurkeztuko dituzte.

Euskarabideak antolatu du programa, hirugarren urtez, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, abenduaren 3an dena, Foru Komunitatearen egunarekin batera. Zikloaren edizio honetan, Nafarroa osoko 50 herritan baino gehiagotan, azaroaren 3tik abenduaren 10era, magia-ikuskizunak, antzerkia, bakarrizketak, arropa birziklatzeko tailerrak eta ipuin-saioak izango dira.

Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak nabarmendu dute euskarak Nafarroako gizartean duen kohesio-elementu balioa. Adierazi duenez, "emanaldien kokapena Nafarroako lurralde osoa kontuan hartuta egin da, horixe baita Gora Gora Fest zikloaren helburu nagusietako bat:  euskarazko kultur ikuskizun hauek euskara erraz iristen ez diren herrietara eramatea".

Programaren barruan haur, gazte eta familientzako ikuskizunak sartzen dira, aurrez aurreko 50 jarduera baino gehiago eta 3 jarduera online. Ikuskizun zein tailer guztiak doakoak izango dira. Herrietan egingo diren aurrez aurreko ikuskizunez gain, aurten ere hiru jarduera online egingo dira: Peter Punk eta Niko vampiro txiki bat musika-antzerkiak eta Oso printzesa iletsua ipuin-kontalari saioa.

52 herritan programatu dira ikuskizunak: Lerin, Eulate, Zarrakaztelu, Saldias, Burgi, Olite/Erriberri, Zubiri, Legasa, Cortes, Lodosa, Oloritz, Nagore, Irunberri, Mañeru, Olloki, Los Arcos, Viana, Elizondo, Dorrao, Zangoza, Amaiur, Kaseda, Areso, Larraintzar, Goizueta, Tutera, Peralta/Azkoien, Martzilla, Castejón, Errezu, Untzue, Puiu, Larraga, Andosilla, Cascante, Igantzi, Corella, Erro, Fontellas, Bera, Elo, Nabaskoze, Mendabia, Lakuntza, Garralda, Otsagabia, Luzaide, Auritz/Burguete, Antzin, Erronkari, Oteitza eta Lesaka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!