Indarkeria sexista prebenitzeko Skolae hezkidetza programa indartzen segituko du Gobernuak

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 31a, 10:20

2024-2028rako Skolae programa aurkeztu dute.

2024-2028ko aldirako hezkidetza plana aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Urrats gehiago egin nahi dituzte "indarkeria sexista ororen aurka prebenituko duen eta genero arrakalak erauziko dituen eskola eredu bat" bermatzeko. Skolae hezkidetza programari eusteko eta hura ikastetxe are gehiagotara zabaltzeko asmoa du Gobernuak.

Aurreko planen ildo estrategikoetan sakontzeaz gain, 2024-2028ko proiektuaren sustatzaileek azpimarra jarri dute, batetik, ikasgelan antzemandako indarkeria matxista mota ororen "prebentzioan, detekzioan eta esku hartzean"; eta, bestetik, planaren beraren ebaluazioan. Izan ere, datorren ikasturtean, Skolaeren ziklo osoa bukatuko dute Nafarroako 114 ikastetxetan. Programaren ibilbidea eta helburuen betetze maila aztertu nahi dituzte, lehen aldiz.  

Hezkidetza planean urrats gehiago egin nahi dituzte "indarkeria sexista ororen aurka prebenituko duen eta genero arrakalak erauziko dituen eskola eredu bat" bermatzeko bidean. Skolae hezkidetza programari eusteko eta hura ikastetxe are gehiagotara zabaltzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak. Planaren nondik norakoak aletu dituzte Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok, Hezkuntzako zuzendari nagusi Gil Sevillanok eta Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza ataleko buru Itziar Irazabalek. Mota guztietako indarkeria sexistak prebenituko dituen eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatuko dituen eskola-eredu bat finkatzea da Hezkuntza Departamentuak prestatu duen 2024-2028 Hezkidetza Planaren helburu nagusia. Plan hori jendaurreko erakustaldian dago, herritarrek ekarpenak aurkez ditzaten.

Skolae 2017. urtean abian jarri zenetik, Nafarroako 284 ikastetxe publiko eta itunduetan ezarri dute, guztien %87tan, alegia. Gobernuaren asmoa da datozen urteetan programaren zabaltzea bururaino eramatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!