Errigora, hamar urte euskarari puzka

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 20a, 08:49

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dute urteurrena ospatzeko kanpainan. Gaurtik azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.

10. urteurrena ospatzeko saski berezia eta bakarra prestatu du Errigorak. “Garenak, izan garenak eta izan nahi dugun guztiak batu nahi ditugu, hamarkada baten ostean, fase berri bati elkarrekin eta indarberrituta ekiteko”, adierazi du Errigorak. Eta, asmo hori betezeko, propio moldatu dugu aurtengo saski-eskaintza. Aurtengo kanpainan saski “originala, biribila eta biderkatzailea” prestatu dute. Hastapenetan bezala, 50 eruoko saski bakarra, “inoiz baino gehiago banatzeko”. Gainera, Errigoraren komunitatearen argazki erraldoia atera nahi dute kanpaina honetan.

Saskiak 23 ekoizleren ohiko 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian ditu eta eskaerak webgunean egin daitezke gaurtik azaroaren 9ra bitartean. Hala ere, Interenet bidez eskaera egin nahi edo ahal ez duenak beste bide bat izango du saskia eskatzeko: kanpainako eskuorriak dakarren inprimakia betez ere egin daiteke.

10 urte bete-bete

Urriko egun batean, 2013an Iruñeko Nabarreria plazako Zabaldi Elkartasun Etxean jaio zen Errigora. "Nafarroa hegoaldekoak produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzeko" eta "zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko" xedea zuen egitasmoa aurkeztu zuten eta hilabetean asmoak egitate bihurtu zituzten, eta gaurdaino asmoak bete dituzte. 

Bertako produktuak eta bertako hizkuntza uztartzeko proiektua da Errigora. 130.000tik gora saski bete dituzte, eta, aldi berean, euskalgintzaren zakua ere oparo bete dute saskiek emandako mozkinekin, 1.800.000 euro, alegia. Urtero  boluntario, ekoizle, kontsumitzaile eta bidelagunak batzen dira Errigoraren komunitatera. Udazkenetako "Euskarari puzka" kanpaina da sentsibilitate eta komunitateko kide guztiak bereziki batzen ditu, "ekoizleengandik hasi eta euskalgintzako bidelagunenganaino".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!