Web tresna batek ebaluatuko du Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna betetzen den

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 17a, 13:05

Parlamentuko presidentea Pobreziaren Itunaren jarraipen tresnaren aurkezpenean parte hartu dutenekin batera.

130 neurri baino gehiago baloratuko dituen tresna sortu dute NUPeko ikerlariek eta Gizarte Entitateen Plataformako ordezkariek. 2030 Agendari begira ezarritako helburuak bi edo hiru urtean behin betearazten diren neurtuko dute. 

Pobreziaren Itunaren jarraipena egiteko tresna sortu dute Nafarroako Parlamentuak eta NUPek 2021-2030 Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna betetzen den ebaluatzeko. Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Hedapen, Kultura eta Zabalkunderako errektoreordeak eta Mariluz Sanz Gizarte Entitateen Plataformako (PES) ordezkariak aurkeztu dute web tresna.

2030 Europako Agendaren garapen jasangarrirako 17 helburuak eta bakoitzari lotutako helburu edo emaitzekin lotzen dituzten adierazle batzuk ezarri dituzte. NUPekin eta PESekin sinatutako hitzarmenaren emaitza den tresna baten funtzionaltasunak dira.

Pobreziaren Ituna 2021eko otsailean sinatu zen, 2007an hartutako konpromisoak eguneratuz eta zabalduz. Legegintza, ekonomia eta kontrol neurriak jasotzen dira bertan eta hauen garapena bi edo hiru urtean behin baloratu behar da; 2030ean aurreikusitako azken diagnostikoa egin arte. Hartara, pobreziaren eta desberdintasuna neurtzeko web tresna sortu dute.

Unai Hualde Parlamentuko buruak azaldu duenez, "pobreziaren aurkako borroka hobeto kontrolatzea eta Parlamentuaren eta Gobernuaren ekintza hobetzea" ahalbidetuko du. "Nafarroako asoziazionismoaren lana eta Parlamentuko lana kontrolatzeko eta batzeko tresna" dela gaineratu du. Hualdek adierazi duenaren arabera, tresna hori "bizia da, aldatzen eta elikatzen joango da, eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokak lanean eta Legebiltzarreko eztabaidan jarraituko duela bermatzen du".

Neurketaren nondik norakoak

Begoña Pérez NUPeko ikerlariak azaldu duenez, itunak 131 neurri baino gehiago aintzat hartzen ditu, hiru mailatan banatuta: kalteberatasun-egoeran edo bazterkeria-egoeran dauden pertsona eta familiekin lotutako maila "zuzenagoa"; hezkuntza-, osasun-, ingurumen- eta lurralde-politikekin zerikusia duten maila "instituzionalagoa" duten neurriak; eta gizartearekin "eta duen kohesio-mailarekin" zerikusia duten neurriak.

Neurriak "prebentziozkoak" dira, eta "ekonomia, lan-merkatua eta hain baztertzailea ez den eta bazterkeria-prozesu gutxiago sortzen dituen bizimodua lortzearen alde" egiten dute, adierazi du ikerlariak.

Tresnaren helburua ituna bete dadin eta ezarritako itemen balorazioa eta neurtzea da. Ekintza bakoitzerako betetze-maila ebaluatzeko adierazleak ezarri dituzte eta gaineratu dutenez, "aldizkakotasun bat ere badakar, noiz jarri behar diren martxan eta noiz errepikatu behar diren adierazten duen kronograma bat". 

Bestalde, Mariluz Sanz "pozik" agertu da tresna hori martxan jartzeagatik, eta "planaren jarraipena egiteko tresna eraginkorra izateko itxaropena" nabarmendu du. "Gero errealitatean oso zaila da neurtzea proposatu eta sinatu dena hor dagoen", aitortu du. PSEk ere "positibotzat" jo du tresna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!