Itza Zendea hamahiru herrik eta hiru lekuk osatzen dute. 52 kilometro eta 1.328 biztanle ditu. Mahai gainean hiru proiektu "handi" jarri dizkie Nafarroako Gobernuak: Abiadura Handiko Trena, tentsio handiko bi linea 30 torre handirekin eta 65.000 eguzki plaka.
Herritar gehienak nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira. Euren eguneroko hori "kaltetuko luketen azpiegiturak" jarri dizkiete mahai gainean Itza Bizirik plataformako kideen ustez. Plataforma sortu dute euren paisaia, lurra eta bizitzeko modua defendatzeko. "Lurra kaltetuko lukete eta horrek zuzenean eragina luke zerealetik eta ganadutik bizi direnekiko. Despopulazioa eraginen luke landa eremu honetan", esan du Mirari Zestau plataformako kideak.
Harizti zaharra arriskuan
Mendian eginen dute gaur agerraldia, Orderizen. Harizti zahar bat hautatu dute horretarako. "Babesgune ere baden lekuan eginen dugu agerraldia", azaldu dute. Ohartarazi nahi dute zer nolako "txikizioa" litzatekeen eta gogorarazteko badirela beste aukera batzuk kalte gutxiago eraginen luketenak: "Agintarien badakite alternatibak badirela. Horiek aztertu ditzatela nahi dugu", esan du Zestauk. Martxa bat antolatu dute mendi inguruan hiru proiektu horiek sortuko luketen eragina bertatik bertara ezagutzeko asmoz.
Entzun hemen Mirari Zestauri, Itza Bizirik plataformako kideari egindako elkarrizketa.