eraman dute errealizadoreek zinemara beren bizitza, mundu-ikuskera, kezkak, indarkeriaren eta genero-estereotipoen aurrean duten askatasun-nahia? Eta nola aldatzen da ikuspuntu zinematografikoa emakume bat kamera atzean dagoenean? Azken batean, nola aldatzen ari da zinema emakumeen begiradaren ekarpenarekin?
19 emakume zinemagileren ahotsak dira galdera horiei guztiei erantzuten dietenak Arnasa betean dokumentalean, haren zuzendari diren Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiak azaldu bezala. Emakumeek beren filmen inguruabarrak, gaiak, pertsonaiak, lorpenak eta frustrazioak, aniztasuna eta puntu komunak azaltzen dituzte. "Zinea emakumeak gehien falta izan diren arteetako bat da", argitu dute. "Hala ere, azken hamarkadetan gehiago dira zineman arrastoa utzi duten emakumeak, eta arrasto hori da, hain zuzen ere, proiektu honi ekitean bilatzen genuena. Emakumeek egindako zinearen eztanda-une honetan, zinemagileek iraganean egindako lana omendu nahi dugu, haien lorpenak orainaldian ospatu eta haiekin batera etorkizunean amets egin".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!